XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da harritzeko: hamabi kilometra ondo... eta iherika guk ez jakin!.

Laster ohartu ginen hargatik ez duela hainitz balio izitzea: ez dela lurrean baino irrisku gehiago holako untziarekin itsasoan.

Bainan... goazen emeki eta ez gaiten itsaso zabalean, leihorretik urrundu gabe, sar.

Errearoaren hogoi-ta bata zen: goizeko zazpiak.

Jada iguzkia zeruan gora.

Hirur orro handi egin zituen untziak, norbeitek nunbeit min handi bat egin balio bezala, eta emeki-emeki abiatu zen Amerikari buruz.

Mundu bat agur eta agurka ari zen leihorretik.

Baziren han-hemenka nigarrez ari zirenak ere.

Senhar bat, anaia bat eta adichkide bat bera nola doakionari bihotzean zimiko handisko bat egitea, nor harri?.

Bai, gu ere orduantche orhoitu ginen Eskual-Herriaz, eta gogorat ethorri zitzaizkun pertsulari famatu baten kantuak:
Herrialde guzietan toki onak badira,
Bainan bihotzak dio; zoaz Eskual-Herrira
.

Eta gu atzerrirat ginoazin, omen tcharreko herri batetarat!.

Ezin ahantzizko eguna!.

Bainan ohartu gabe, itzaliak ziren leihorrean agurka ari ziren jende maiteak, itzaliak itsas-hegiko etche pollitak, itzaltzen ari jada urrunean mendiak.

Eta bihotzean ilhundura pichka-pichka batekin, gure Uztariztar lagunaren arintzeko, kantuz hasi ginen:
Ara nun diran mendi maiteak
Ara nun diran zelhaiak.
Basherri eder churi churiak
Ithurri eta ibaiak
.